Skip to main content

Negoziaketetarako prestatzen ari dira alderdi independentista kataluniarrak

Mundua

Katalunian, negoziaketei ekin aurreko adierazpenetan murgilduta jarraitzen dute Gobernu gehiengoa osatzen saiatu beharko duten alderdi independentistek. Ofizialki behintzat oraindik ez dira bildu ERC eta CUPeko ordezkariak, nahiz eta bilera hori den negoziaketei ekiteko bilera errondan Pere Aragonesen alderdiak egin asmo duen lehenengoa.