Skip to main content

Nazioarteko hainbat herrialdek laguntza taldeak bidali dituzte Turkiara, Siriara eta Kurdistanera

Mundua

Turkia eta Siria astindu dituzten lurrikarek gutxienez 4.300 hildako utzi dituzte, herrialde horietako agintariek zabaldutako azken datuen arabera. Ankarak laguntza eskaera egin dio nazioarteari, eta goizean goizetik hasi dira hainbat herrialde laguntza eskaintzen. EB Europako Batasunak, zehazki, Frantzia, Grezia, Kroazia, Bulgaria, Txekia, Herbehereak, Polonia eta Errumaniako erreskate taldeak mobilizatu ditu.

Euskal Herritik ere joango dira laguntzera. Espainiako beste suhiltzaile boluntario batzuekin batera, Gasteizko bost suhiltzaile joango dira lanera, Accion Norte GKEarekin. Gainera, Europar Batasunaren Copernicus satelite sistema ere aktibatu dute, mapen bitartez egoeraren premiazko azterketa egiteko.