Skip to main content

Milaka pertsona elkartu dira Diada egunean, ANCk Bartzelonan deitutako manifestazioan

Mundua

ANCren arabera, 700.000 pertsona bertaratu dira manifestaziora. Bartzelonako Udaltzaingoak, berriz, 150.000 manifestari izan direla esan du."Tornem-hi per vèncer. Independència" (Itzul gaitezen garaitzeko. Independentzia) izan du lelotzat aurtengo mobilizazioak.

Jovent Republica taldeak eta ERCko gazteriak bat egin dute ANCren manifestazioarekin. Era berean, bertan izan dira JxCat alderdiko zenbait kide ere; Jordi Turull idazkari nagusia, Laura Borras presidentea eta Jordi Puignero edo Jaume Giro bezalako aholkulariak, Xavier Trias Bartzelonako alkate ohiarekin batera.

Dolors Felliu ANCko presidenteak adierazi du egin dezatela independentziaren aldeko apustua, edo hauteskundeak deitzeko. Bestalde, azpimarratu du independentziarekiko zintzotasuna, gardentasuna eta erabaki irmoa eskatu dizkiela agintariei.

Euskal Herriko zenbait ordezkari politiko ere izan dira bertan,Rafael Casanovaren omenezko lore eskaintzan.

Kataluniako Egun Nazionalari hasiera emateko, Rafael Casanovaren monumentu aurreko lore eskaintzan parte hartu dute Bakartxo Ruizek eta Jon Inarrituk. EH Bilduk Kataluniako Errepublika errealitate izatea aldarrikatu du. EAJk, bere aldetik, Kataluniako gatazka konpontzeko "elkarrizketaren, negoziazioaren eta akordioaren" alde egin du.