Skip to main content

Migratzaileen karabanak Guatemalan blokeatuta jarraitzen du

Mundua

AEBetara bidean doazen milaka hondurastarrek Guatemala ekialdean jarraitzen dute ez aurrera eta ez atzera, segurtasun indarrek bidea moztu ondoren. Ez da erraza zenbat diren jakitea baina hainbat iturriren arabera 6.000 eta 8.000 artean izango lirateke. Joan den larunbataz geroztik leku berean daude migratzaileak Chiquimula departamentuan, hiriburutik 200 kilometro ingurura.