Meiraseko Jauregiko ondasunak itzuli dizkie Auzitegiak Franco diktadorearen oinordekoei

Meiras Jauregiko ondasun eta altzarien gordailua baliogabetu dio Coruñako Probintzia Auzitegiak espainiar Estatuari. Ondorioz, diktadorearen oinordekoek barruan dagoena eta Meiras dorreetako lorategiak eraman ditzakete eta nahi izanez gero, saldu. Jatorri publikoko objektuekin apaindu zen Jauregia Franco diktadorearen espoliazioaren ondorioz.

Horrez gain, Coruñako Auzitegiak astearte honetan kaleratutako autoak ebazten du espainiako Estatuak kalte-ordaina eman beharko diela oinordekoei, lau hilabeteetan zehar ondasunak haren esku egon direlako.

Zerikusia duten artikuluak