Skip to main content

Marokoko poliziak Ceutako muga itxi eta kontrola handitu du, migratzaileak sartzea ekiditeko

Mundua

Migratzaile asko beren borondatez itzultzen ari dira berriro etxera, Marokok poliziaren presentzia handitu ondoren. Azken 36 orduetan Marokotik 8.000 migratzaile igerian iritsi dira, horietatik 5.000 itzuli egin ditu Espainiak.

Maroko eta Espainiaren arteko krisi diplomatikoak Bruselan oihartzuna izan du eta Europako Batzordeko buru Margaritis Schinasek ohartarazi dio Rabati Europak ez duela "inoren xantaiarik" onartuko. Ceuta eta Melillako muga bermatzeko "bitartekoak eta baliabideak" eskaini dizkio Espainiari. Sanchezen exekutiboak 30 milioi euroko laguntza eman dio Marokori migrazioa kontrolatzeko xedearekin.

Bitartean, heldutako pertsonak artatzen jarraitzen du Gurutze Gorriak. Adingabeak hartzeko akordio bat itxi asmoz, ezohiko bilera deitu du Ione Belarra Eskubide Sozialen ministroak.