Skip to main content

Maroko Macronen mugikorra hackeatzen saiatu zen Pegasus softwarea erabilita

Mundua

Emmanuel Macron presidente frantziarraren telefonoa hackeatzen saiatu zen Maroko Pegasus softwarea erabilita. Le Monde egunkariak argitaratutako informazioaren arabera, Macronez gain, Charles Michel Belgikako lehen ministro ohi eta egungo Europako batzordeko presidentea, Edouarde Philip Frantziako lehen ministro ohia eta Noureddine Bedoui Algeriako lehen ministro oiha ere zelatatu ditu Rabatek sistema honen bitartez, beste hainbaten artean. Egunkari frantziarraren informazioa baieztatuko balitz arazo diplomatiko handiak izan ditzake Marokok. Eliseoak adierazi du informazio hori egiaztatuko balitz oso kasu larria izango litzatekeela.