Skip to main content

Maiatzeko Plazako Amonek 45 urte eta bilaketak aurrera darrai

Mundua

Maiatzeko Plazako Amonek euren 45. urteurrenaren baitan spot berria kaleratu dute.

Orain arte, 130 haur aurkitu dituzte, gatibutasunean jaiotakoak edo diktadura militarrean gurasoekin batera bahitutakoak. Larunbat honetarako, Argentinako Nortasun Eskubidearen aldeko Egun Nazionala jaialdia antolatu dute, "Amonak 45 urte, bilaketak aurrera darrai" lelopean.

Prestatu dituzten kontzertu eta kultur jarduerez gain, egun osoan zehar euren jatorriari buruzko zalantzak dituzten edo diktaduran desagertutako pertsonen balizko seme-alabei buruzko informazioa eman nahi duten pertsonak artatuko dituzte. 1975-1983 urteen artean jaio eta bere nortasunari buruzko zalantzak dituen orori erakundera hurbiltzeko deia egiten dute.