Skip to main content

Krisi energetikoari aurre egiteko 140.000 milioi euro bildu nahi ditu Europako Batzordeak

Mundua

Gasa erabiltzen ez duten argindar enpresen eta petrolio konpainien gehiegizko irabaziak zergapetzeko eskatu du Europako Batzordeak, eta derrigorrezkoa egin nahi du puntako orduetan argindar kontsumoa %5 txikitzea. Horrela, 140.000 milioi eurotik gora bil ditzaketela kalkulatu du.

Energia berriztagarrien, nuklearren eta lignitoen bidez elektrizitatea baliatzen duten argindar konpainiei zerga bat jartzeko asmoa du Batzordeak, aldi berean, erregai fosilak ustiatzen dituzten enpresei tasa berezi bat ezarriko die. Puntako orduetan argindar kontsumoa %5ekoa izan beharko du, horietan erabiltzen delako gehien gasa argindarra sortzeko eta, ondorioz, horiek direlako ordurik garestienak.

Irailaren 30ean dute egitekoa Energia ministroen goi bilera, erabakiak hartzen hasteko, eta horretarako negoziazioen oinarri izango da gaur eguerdian Europako Batzordeak aurkeztu duen proposamena.