Skip to main content

Brasilgo Gorenak 24 orduko epean "kanpamentu bolsonarista" guztiak desegiteko agindu dio armadari

Mundua

Jair Bolsonaro presidente ohi ultraeskuindarraren jarraitzaileek Planalto Jauregia eta Gorte Gorena erasotu dituzte, Lula da Silva Brasilgo presidentearen aurkako ekintza kolpisten ostean. Hiru eraikinetan kalte material ugari eragin dituzte.

Ordu batzuen ostean, Brasilgo segurtasun indarrek Kongresuaren eta Planalto jauregiaren kontrola berreskuratzea lortu dute, eta, ondorioz, Jair Bolsonaroren jarraitzaileak Estatuko hiru botereen egoitzetatik kanporatu dituzte istiluen aurkako baliabideak eta granada zorabiagarriak erabiliz. 300 atxilotu inguru daude, Brasiliako Polizia Zibilaren arabera.