Jordi Cuixartek indultuari uko egin diola erantzun dio Espainiako Auzitegi Gorenari

Manuel Marchena magistratua buru duen epaitegiak procés-ean kondenatutako hamabi pertsonei indultuei buruzko iritziak plazaratzeko bost eguneko epea zabaldu eta gutxira bidali dio idatzia Jordi Cuixart Òmnium Culturaleko presidenteak. "Ez damurik, ez indulturik" ez dela egongo berretsi du, eta "Kataluniako gatazka politikoari irteera emateko" amnistiaren aldeko aldarria egin du.

Aurrea hartu die gainerako presoen erantzunei, eta ez dago argi Òmniumeko buruzagiaren ildo beretik joango diren. Behin Auzitegi Gorenak txostena bidalita, Espainiako exekutiboak indultuen inguruko erabakia hartu beharko du. Marcel Mauri Òmnium-eko presidenteordeak adierazi duenez, ez du uste indultuak emateko borondaterik duenik Espainiako Gobernuak.

Zerikusia duten artikuluak