Jesus Santrich gerrillaria hil dela dio Kolonbiako gobernuak

Jesus Santrich, FARC-eko gerrillaria hil dela adierazi du Kolonbiako gobernuak. Diego Molano defentsa ministroak zabaldutako informazioaren arabera Venezuelan hil da, talde armatuen arteko borroka batean. Oraingoz ez dute gertatutakoari buruzko xehetasun gehiago eman.

Santrichek berak parte hartu zuen gerrillaren eta Kolonbiako gobernuaren arteko bake negoziaketetan Habanan. 2019ko abuztuan ordea berriz ere armak hartu eta borroka armatuari berrekingo ziola iragarri zuen beste kide batzuekin batera, Kolonbiako gobernua ez zelako Habanan sinatutakoa errespetatzen ari.

Zerikusia duten artikuluak