Skip to main content

Irla batera eraman nahi ditu errefuxiatu Rohinyak Bangladeshek

Mundua

Errefuxiatu Rohinyak Bhasan Char irlara bidaltzeari ekin dio Bangladesheko gobernuak. Irlaren izenak berak argi uzten du honen nolakotasuna. Bhasan Char izenak “flotatzen ari den irla” esan nahi du, eta ez da kasualitatez jarritako izena. Duela bi hamarkada oraindik lurpean zegoen irla bat da, eta apenas gainditzen du itsasoaren maila. Antza denez Ganges eta Brahmaputra ibaien sedimentuek osatutako irla bat da eta 50 km karratu ditu guztira.