Irailaren 11rako irtengo dira soldadu amerikarrak Afganistandik

Donald Trumpek maiatzerako atera nahi zituen soldaduak Afganistandik baina Bidenek irailaren 11ra atzeratu du epemuga. Hain justu 20 urte beteko dira egun horretan bertan New Yorken dorre bikien aurkako erasoa egin zenetik. 20 urte iraun du Afganistango kanpainak, AEBen historiako gerrarik luzeena izan da. Bitarte honetan 100.000 zibil afganiar hil dituzte batzuek zein besteek.

Zerikusia duten artikuluak