Skip to main content

Inoiz erabat galdu gabeko boterea berreskuratzeko estatu kolpea Myanmarren

Mundua

Agintea zibilek ere osatutako gobernu baten esku utzi eta hamar urte baino gutxiagora botere osoa euren gain hartu dute berriz ere Myanmarreko militarrek, Aung San Suu Kyi-ren gobernuaren aurkako estatu kolpea emanda.

Militarrek botere kuota handia izan dute azken hamarkadan ere Myanmarren. Trantsizio demokratiko deitu zitzaionari ekin ziotenean osatutako 2008ko konstituzioak parlamentuko eserlekuen laurdena eta gobernuko hainbat ministerioren gaineko kontrola bermatzen dio armadari.