Skip to main content

Indonesiak ezkontzatik kanpoko sexua zigortzen duen erreforma penala onartu du

Mundua

Indonesiako Parlamentuak kode penalaren erreforma onartu du astearte honetan. Ezkontzatik kanpoko sexu harremanak izatea, apostasia, agintariak iraintzea eta aurrez abisurik gabe protesta egitea, espetxearekin zigortuko ditu Indonesiak.

Lege aldaketak protesta ugari eragin ditu munduan, gizarte zibileko elkarte ugarik neurri “antidemokratikoa” dela salatu dute. Erreforma gauzatzeko lehen saiakera egin zuten 2019an, eta sortu ziren protestek neurria alboratzera behartu zuen gobernua.

Parlamentuak erreformari bide eman dion arren, ez da indarrean sartuko oraindik. Aldaketak hiru urteko epea aurreikusi du araudia garatu eta hura ezartzeko.