Image

Hogei urte bete dira AEBetako armadak Irakeko inbasioa hasi zuenetik

2003ko martxoan, AEBak buru zituen nazioarteko koalizioak Iraki eraso zion. Aldaketa handia ekarri zuen nazioarte mailan, sinesgarritasunari eta armadaren esku hartzeagatik eremu horretako egonkortasunari dagokione. Bagdad hiria misilez bonbardeatuz eta Irakeko agintaria zen Saddam Hussein boteretik kentzeko asmoz egin zuten “Irakeko Askatasuna operazioa”. Hasiera batean, erasoa Irakeko erregimenak hondamen masiboko armak zeuzkalako justifikatu bazen ere, munduko populazioan erasoaren azpian bestelako interesak zeudelako susmoa zabaldu zen. Uste hau dela eta, manifestazio eta protesta ekitaldi ugari burutu ziren munduan zehar, gerra egin aurretik lehendabizi; eta baita ondoren ere.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image