Skip to main content

Hispanitatearen egunak, beste behin ere, hautsak harrotu ditu

Mundua

Urriaren 12an Hispanitatearen eguna ospatzen da Espainiako Estatuan. Ospakizun nagusia Madrilen egin da, baina beste hainbat herritan desfileak ere egin dira. Hala, Jaurlaritzako eta Kataluniako ordezkariak ez dira Madrilen izan, ezta Galiziako eta Gaztela-Mantxako presidenteak ere. Horrez gain, Defentsa Ministerioaren aparteko gastua ere jomugan izan da.