Skip to main content

Hauteskunde kanpainako lehen debateak egin dituzte dagoeneko Katalunian

Mundua

2 aste geratzen dira Kataluniako hauteskundeetarako, eta kanpaina hasi besterik egin ez den arren dagoeneko 2 debate edo eztabaida egin dituzte hautagaiek. Bart gauean RTVEn egindako debateak polemika gehiago eragin zuen ia emisioa hasi aurretik hautagaiak hizketan hasi ondoren baino. Irrati Telebista Kate publiko espainiarrak debatea gaztelera hutsean egitea erabaki zuen. Azkenean debate osoa katalanez egin zuten ERC, Junts, CUP eta PdCAT-eko hautagaiek, gehien gehiena katalanez En Comu Podem-eko hautagaiak, eta gazteleraz gainontzekoek.