Skip to main content

Glasgowko goi-bileraren azken eguna, mundua marrazteko bidean, hutsala ala erabakigarria?

Mundua

COP26 - Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Munduko Konferentziak gaur du azken eguna. Munduko agintariek azaroaren 12a arteko epea hartu dute klima larrialdiari aurre egiteko erabakiak adosteko. Helburu nagusietako bat lur planetaren tenperaturaren igoera 1,5 ºC-koa baino gehiagokoa izatea galarazteko neurriak hartzea izan da. Zein erabaki hartu dira horretarako? Bertan hartutako promesekin, %9 murriztuko litzateke 1,5 graduren helburua lortzeko tartea. Hala ere, Climate Action Tracker ikerketa taldearen arabera, metanoaren, ikatzaren, garraioaren eta deforestazioaren inguruan harturiko erabakiek ez dute aldatuko egungo norabidea.
Egunotan, klima larrialdiari aurre egiteko sistema aldatu behar dela salatzeko hainbat herrialdeetako pertsona kalera atera dira. Heldu da goi-bileraren azken eguna, eta orain zer?