Gerra osteko krisiari aurre egiteko bide-orria aurkeztu du Armeniako lehen ministroak

Armenian, Karabakh garaiko bake akordioak eragindako krisitik ateratzeko helburua duen bide orri bat aurkeztu du Nikol Pashinian lehen ministroak. 44 egun iraun duen gerrak milaka hildako eta zauritu eragin ditu, eta orain arte armeniarrek kontrolatzen zituzten hainbat zonalde Azerbaijanen esku geratu dira. Akordioa traizio modura ikusten dute askok Armenian. Oposizioak bere dimisioa eskatu du bake-akordioa publiko egin zenetik.

Zerikusia duten artikuluak

Estatu kolpe saiakerak ez du arrakastarik izan Venezuelan

Brexitari buruz bigarren erreferenduma egiteko aukera baztertu du Mayk

Theresa Mayren Brexiterako akordioa atzera bota du parlamentu britainiarrak