Skip to main content

Gaur duela lau urte gauzatu zuten Kataluniako autodeterminazio erreferenduma

Mundua

2017ko irailaren 6an Generalitateko Gobernuak independentzia galdeketa deitu zuen. Espainiako Gobernu zentralak erreferenduma debekatu zuen arren, milaka lagun hauteslekuetara hurbildu ziren. Batzuk han eman zuten gaua, hauteslekuak defendatzen, beste batzuk egunean zehar agertu ziren poliziaren errepresioari aurre eginez.

Lau urte igaro dira 2017ko urriaren 1 euritsu hartatik, Kataluniako independentzia galdeketa egunetik. Bartzelonako hiru gaztek egun hartako beren bizipenak azaldu dizkigute.