Skip to main content

Frantziak langabezia saria jasotzeko baldintzak gogortu nahi ditu

Mundua

Frantziako Gobernuak lege-proiektu bat aurkeztu du asteazken honetan, langabezia aseguruaren modulaziorako proposamena onartu duenean Ministroen Kontseiluak. “Kontua da lan-merkatuan tentsioak daudenean eta langileak kontratatzeko zailtasunak daudenean, langabezia-sorospena jasotzeko baldintzak gogortu egingo direla”, azaldu du Olivier Dusspot Lan ministroak.

Aitzitik, egoera ekonomikoa ez bada hain mesedegarria, baldintza gutxiago egongo lirateke langabezia-sorospen horiek jasotzeko, egoera eskasean dauden pertsonak babestuta egon daitezen.

Ministroak nabarmendu du orain 300.000 eta 400.000 lanpostu artean daudela hutsik, hautagai faltagatik, eta horiek betetzen ez badira, hazkunde ekonomiko potentziala mugatzen ari dela esan nahiko du.

Langabeziagatiko kalte-ordainen egungo sistema 2023ra arte luzatuko da, eta ordutik aurrera soilik sartuko litzateke indarrean sistema berria.