Skip to main content

Espainiaren eta Frantziaren arteko goi bileraren harira mobilizazioak egiten ari dira Kataluniako talde independentistek

Mundua

Pedro Sanchez eta Emmanuel Macron Bartzelonan batzartu dira, bi herrialdeen arteko Adiskidetasun Tratatua sinatzeko. Batzar horren aurkako protestan ari dira goizetik milaka independentista, “Hemen ez da ezer amaitu!” lelopean.

Independentismoaren “oinarrizko eskubideen urraketa sistematikoan” bi estatu horiek duten jarrera salatzen dute. Mobilizazioan izan dira, besteak beste, Junts Per Catalunyako buru Laura Borras eta ERC Esquerra Republicanako presidente Oriol Junqueras. Junqueras, bilerara joan da, eta protestan txistu egin diote.