Skip to main content

Errusiaren petrolioaren erdizkako enbargoa onartu du Europako Batasunak

Mundua

Europar Batasuneko estatuburuek eta gobernuburuek erabaki dute oraingoz. Errusiaren petrolioaren erdizkako enbargoa onartu du Europako Batasunak. Itsaso bidezko inportazioak debekatuko ditu 2023. urtearen hasierarako. Urte amaierara arteko inportazioen ia % 90 da. Beste % 10a mantendu da, Hungariara Druzhba oliobidetik iristen dena, esaterako. Horrela, Viktor Orbanen betoa gainditzen da, bere posizioari tinko eutsi baitzion bere herrialdeak Errusiako petrolioarekiko duen mendekotasun handiagatik.