Skip to main content

Elisabet II.a, Erresuma Batuko erregina, Eskozian hil da, Balmoralgo jauregian, 96 urte zituela

Mundua

Hala baieztatu du Erresuma Batuko Errege Etxeak ohar baten bidez. Heriotzaren baieztapena heldu baino ordu batzuk lehenago, Buckingham Palace-tik iragarri zuten medikuak "kezkatuta" zeudela erreginaren osasun egoerarekin, eta gomendatu dutela Balmoral gazteluan (Eskozia) geratzea, zaintzapean.

Elisabet II.aren lau seme-alabak Eskoziara joan dira premia handiz, tartean Charles Galeskoa hurrengo erregea izango dena. William eta Harry printzeak ere hara joan dira. Erregina, astearte honetan ekitaldi ofizial batean egon zen, Eskoziako Jauregian, Liz Trussen harreran, lehen ministro izendatzeko.

70 urte eta erdi baino gehiagoko erregealdiaren ondoren, berea izan da Erresuma Batuko agintaldirik luzeena. Charles printzeak bihar egingo du bere lehen agerraldia errege gisara, eta jarraian Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako gobernuburuekin bilduko da aurrez aurre, Londresera itzuli aurretik.