Skip to main content

Ehunka manifestari irten dira kalera Mineapolisen Wrighten hilketa salatzeko

Mundua

Ehundaka lagun irten dira kalera bart gauean poliziak asteburuan hildako Duante Wright 20 urteko gazte beltzaren hilketa salatzeko. Minesotako gobernadoreak ezarritako etxeratze aginduari muzin egin eta poliziak gaztea hil zuen auzoko komisaldegiaren atarian bildu dira manifestariak.