Skip to main content

Demokratak izan dira nagusi Nevadan, eta Senatuaren kontrola mantenduko dute

Mundua

Ordezkarien Ganbera eta Senatuaren herena berrituko dituzte AEBetan. Ordezkarien Ganberako 435 aulkiak hautatuko dituzte, baita 34 senatari ere, Senatuaren herena.

Demokratek Senatuaren kontrolari eutsiko diote Nevadako estatuan, Catherine Cortez Masto hautagai demokrata gailendu ondoren. Hala ere, Joe Bidenen alderdiaren garaipena ez da erabatekoa izan, Joe Lombardok lortu baitu estatu horretan gobernadore izendapena.

Errepublikanoek behe eta goi ganberen kontrola lortuko balute, asko zailduko litzaioke Bideni bere agintaldiaren azken zatia. Ordezkarien Ganberan errepublikanoek gehiengoa lortuta ere Senatua izango luke Bidenek bere alde. Georgian abenduaren 6an egingo den bigarren itzulian soilik bi alderdien arteko aldea erabakiko da.

Joe Biden AEBetako presidenteak ontzat jo ditu Alderdi Demokratak lortu zituen emaitzak, nahiz eta zenbait «galera garrantzitsu» izan aitortu. Bidenek iragarri duenez, baliteke 2024ko Presidentetza hauteskundeetara berriro aurkeztea. Bestalde, Donald Trump AEBetako presidente ohiak sare sozialen bidez zabaldu duen mezuan adierazi du errepublikanoen emaitzak «etsigarriak» izan direla «neurri batean», ez dituztelako hasierako espektatibak bete. Ron DeSantis errepublikanoak, Floridan irabazita, lehiakide izan dezake Trumpek 2024ko bozetan.