Skip to main content

Brexit osterako akordioa errazteko bilera dute Johnsonek eta Von der Leyenek

Mundua

Denborarik gabe geratzen ari dira Europar Batasuna eta Erresuma Batua Brexitaren ondorengo harremanak zehaztuko dituen akordioa lortzeko. Urtarrilaren 1ean irtengo da Britainia Handia Batasunetik, eta ordurako itun bat adosteaz gain bateko zein besteko parlamentuek onartu beharko dute.