Skip to main content

Bizi arteko espetxe zigorra berretsi diote Ratko Mladici

Mundua

Ratko Mladicen aurkako bizi arteko espetxe zigorra berretsi du Hagako Nazioarteko zigor auzitegiak. Srebrenica-ko genozidioaren erantzuletzat jo du auzitegiak jeneral ohia. Honen defentsak absoluzioa edo, bestela, zigorraren murrizketa edo epaiketa errepikatzea eskatu zituen, baina horretarako aurkeztutako argudio denak ezerezean utzi ditu auzitegiak.