Skip to main content

Bielorrusiaren aurkako zigor gehiago onartu ditu Europar Batasunak

Mundua

Bielorrusiako hainbat goi karguren aurkako zigorrak onartu ditu Europar Batasunak. Bruselak lurraldearen aurka onartzen duen laugarren zigor sorta da. Lukashenkoren gobernuko hainbat ministrori, armadako hainbat goi karguduni, Lukashenkoren aldeko jarrera erakutsi duten enpresari batzuei eta zenbait epaile, fiskal eta poliziari eragingo diete zigorrek. Zerrenda horretan daude Europar Batasunaren esanetan oposizioko kide bat atxilotzeko Ryanair konpainiaren hegazkin bat desbideratu izanaren arduradunak ere.