Skip to main content

Berriztagarrien ahalmena laukoiztu behar da 2030erako, COP26ko konpromisoekin bat egiteko

Mundua

Iragan azaroan Eskozian egin zen COP26 bileran krisi klimatikoari aurre egiteko konpromiso batzuk zehaztu zituzten. Besteak beste, energia berriztagarriak areagotzea edota CO2 isuriak murriztea. Adituek adierazi dute COP26ko xedeak bete nahi badira, lau aldiz handitu behar dela berriztagarrien urteroko hazkundea 2030era bitartean.