'Bella Ciao'ren persierazko bertsioa, Iranen aldaketak eta askatasuna aldarrikatzeko
Mundua
Mahsa Amini gaztearen heriotza salatzeko milaka dira kaleak hartzen ari diren pertsonak mundu osoan zehar. Masha Amini, 22 urteko gaztea, Irango Moralaren Poliziak atxilotu zuen beloa gaizki jarrita eramateagatik. Poliziaren arabera, egun hartan bertan bihotzeko bat izan zuen Aminik, Teherango komisaria batean, eta ostiralean hil zen, ospitalean, hiru egunez koman egon eta gero. Gurasoek argi utzi dute ez zegoela gaixo atxilotu aurretik.
Aldarrikapenak abesti moduan iritsi dira orain, 'Bella ciao' abestiarekin, faxismoaren aurkako erresistentziaren ereserkiarekin. Izan ere, zapalkuntzaren aurka borrokatzen direnen erresistentzia eta duintasuna gogorarazten dituen kantua da. Abesti honek askatasun irrika, borrokarako bokazioa eta eraikitzeko prozesuan parte-hartze aktiboa adierazten ditu.