Skip to main content

Bartzelonako Auzitegiak ez ditu ikertuko Polizia Nazionalaren goi buruzagiak U1eko kargengatik

Mundua

Epaileen arabera, herritarren lesioen ustezko erantzukizuna agenteena eta eskola bakoitzean jardun zuten agintariena da, baina ez buruzagiena, ez baitziren bertan egon.

Ikertutako zortzi polizia buruek adierazi dute nagusiek emandako aginduak proportzionaltasunaren printzipioan oinarritu zirela. Hala ere, auzitegiak onartu du neurriz kanpoko indarkeria egon zela eta tokiko epaitegietan ikertzea eskatu du.