Bakarkako gobernua osatu nahi du Pere Aragonèsek hauteskundeak ekiditeko

JuntsxCat alderdiko diputatuen babesa espero du Aragonesek inbestidura desblokeatzeko eta bakarkako gobernu bati ekiteko, nahiz eta geroago beste alderdiek Gobernura batzeko aukera izango luketen. Aragonesek adierazi duenez, lehentasuna hauteskundeak ez errepikatzea da. JxCatek, ordea, ez ditu amaitutzat eman koalizio gobernua osatzeko negoziazioak. En Comú Podemek, bere aldetik, aukera ikusi du gobernu progresista eratzeko, eta eskua luzatu dio ERCri.

Zerikusia duten artikuluak