Skip to main content

Astra Zenecaren aurkako bigarren salaketa jarri du Europar Batasunak

Mundua

Oraingoan kalte ordainak eskatzen dizkio Bruselak farmazia enpresari, bi aldeek 2021eko Ekainerako adostutako 300 milioi dosiak ez entregatzeagatik. Oraingoz Bruselak eskatzen duen kalte ordaina euro batekoa da. Zenbateko sinbolikoa da. Prozesuak aurrera egin ahala zehaztuko dute Europar batasunaren abokatuek zenbatekoa den zehazki Bruselak eskatzen duen kopurua.

Astra Zenecaren abokatuek aldiz diote kontratuak dioena dela enpresak ahal duen guztia egingo duela dosi kopuru hori Europar Batasunari helarazteko, eta beraz kopuru horiek ez direla lotesleak.