Skip to main content

Arma nuklear gehiago gordeko dituela iragarri du Erresuma Batuak

Mundua

Erresuma Batuak %40 baino gehiago areagotuko du gehienez ere eduki dezakeen ojiba nuklearren kopurua. Hala iragarri du Boris Johnson lehen ministroak. Hemendik aurrera Londresek gehienez ere 260 ojiba nuklear gorde ahal izango ditu, orain arte bere buruari ezarritako 180ko muga aise gaindituz.