Aragonesen gobernua “zuzendu nahi izatea” leporatu dio Jordi Sanchezek Junquerasi

Lehen talka estrategikoa Pere Aragonesen gobernuan, ERC eta Junts alderdien artean. Oriol Junquerasen eskutitzaren harira gertatu da, independentziarako aldebakarreko bidea alboratu beharraz mintzo da, "ez da bideragarria", baieztatu du. Gainera, indultuek "gatazka arindu" dezaketela uste du.

Gutunak arrabotsa sortu du independentismoan. Jordi Sanchez Junts alderdiko idazkari nagusiak Junquerasi leporatu dio Generalitateko presidentea zuzendu nahi izatea; eta azpimarratu du independentzia lortzeko bide demokratiko eta baketsu guztiak direla baliagarriak ‘Urriak 1a ez zen akatsa izan’ izeneko artikuluan erantzun dionez. Hala adostu zuten, hain zuzen, inbestidura akordioan.

CUPek ere iritzia eman du Junquerasen gutunaz, aldebakartasuneko bidea "autodeterminaziorako bide bakarra" dela adierazi du Laia Estradak. CUPen ustez, gaur egun espainiar estatuarekin negoziatzeak "ez doa inora".

Moncloak, aldiz, begi onez ikusi du Junquerasen eskutitza, "bide onetik doa", esan du Maria Jesús Montero bozeramaileak. Ofizialki, ez diete indultuei datarik jarri nahi, baina ekainaren amaieran edo uztailaren hasieran prest egon daitezkeela uste du Madrilek.

Zerikusia duten artikuluak