Skip to main content

Allianz Arena ostadarraren koloreekin argiztatzea debekatu du UEFAk protesta artean

Mundua

Von der Leyen Europar Batzordeko presidenteak lotsagarritzat jo du Hungarian onartzekoak diren LGTBI+ kolektiboaren aurkako lege berria. Alemania eta Hungariaren arteko partidaren harira, Municheko alkatetzak Allianz Arena estadioa ostadarraren koloreekin argiztatu nahi izan du aldarrikapen moduan, baina UEFAk ekimena debekatu du.