Skip to main content

14.000 hildako munduan egun bakar batean Covid-19a dela eta

Mundua

14.000 pertsona hil ziren atzo mundu mailan Covid-19a zutela. Pandemia hasi zenetik egun bakar batean hildako kasu kopururik altuena da. Dagoeneko milioi bat eta ia zazpiehun mila pertsona hil dira mundu osoan gaixotasuna zutela, Johns Hopkins Unibertsitateak publiko egindako datuen arabera. Balantzaren beste aldean, 41,6 milioi dira gaixotasuna gainditu eta sendatu direnak.