Gaurdaino abokatu poloniarrak arduratu dira auzitegietan Gonzalezen defentsaz.Orain, “alde bakarreko” defentsa egin ahalko dute.

Ozeanoak babesteko aurreko hitzarmena duela 40 urte sinatu zuten. NBEko kideek duela 17 urte hasi zituzten negoziazioak, nazioarteko uretan eremu babestuak sortu eta itsasoko biodibertsitatea bermatzeko.
Ituna ez da oraindik indarrean jarriko, estatuek berretsi behar baitute oraindik, eta, ondoren, hura betearazteko neurriak hartu. 2030erako uren %30 babestea da nazioartearen helburua. Greenpeace GKEaren arabera, helburua bete ahal izateko, urtero 11 milioi kilometro koadro babestu beharko lirateke.
Sturgeonek prentsaurreko batera deitu du, 12:00etarako, eta agerraldi horretan eman du erabakiaren berri. Eskozian agintean denbora gehien egon den politikaria bilakatu da urteotan. 2014an hartu zuen gobernuburu kargua eta SNPren buruzagitza.
Hala ere, bere ordezkoa aukeratu arte karguan jarraituko duela argitu du. Gobernuburu izan den urte hauetan Eskoziako independentziazaleen aurpegi esanguratsuena izan da nazioartean. Urrian iragarri zuen Eskoziako Gobernuak independentziaren aldeko beste galdeketa bat egiteko asmoa zuela.
Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta, Hego Euskal Herriko hainbat lekutan Turkia eta Siria arteko lurrikarak kaltetutakoentzako elikagaiak biltzeko kanpaina egingo dute larunbat honetan.
Bi lurrikara handiak gertatu eta lau egunera heldu da Siria ipar-mendebaldera laguntza humanitariorako lehen konboia. Bien bitartean, hondakin artean bila ari dira oraindik erreskate taldeak, nahiz eta 72 orduren buruan jendea bizirik ateratzeko aukera oso txikia izan. Seismoak eragindako biktimen zenbaketa ere aurrera doa, eta dagoeneko 19.000tik gora hil dira.
Milaka dira kaltetuak, eta 38.000tik gora zaurituak. Gau osoan zehar lanean jarraitu dute erreskate taldeek, baina toki askotan laguntzaren zain daude. Nazioarteko laguntza eskatu dute, erreskaterako tresnak eta jendea.