Image

Mundua

All Stories

Rishi Sunak, Erresuma Batuko lehen ministro berria

Rishi Sunak, Alderdi Kontserbadorearen lider berria, izendatu dute Erresuma Batuko lehen ministro. Karguaren zina egingo du Charles III.a Erresuma Batuko erregearen aurrean. Alderdia zatituta dagoela eta Erresuma Batua atzeraldi ekonomiko batean sartzeko bidean dagoela hartuko du kargua, eta, hain zuzen, horri egin zion erreferentzia. Izan ere, erronka ekonomiko oso handi batean aurrean direla eta batasuna eta egonkortasuna behar dituztela nabarmendu du. Sunakek azpimarratu du bere lehentasun nagusia alderdia eta herrialdea batzea izango dela, eta horrela, herrialdea krisi ekonomikotik ateratzea.

Maiatzeko Plazako Amonek 45 urte eta bilaketak aurrera darrai

Maiatzeko Plazako Amonek euren 45. urteurrenaren baitan spot berria kaleratu dute.

Orain arte, 130 haur aurkitu dituzte, gatibutasunean jaiotakoak edo diktadura militarrean gurasoekin batera bahitutakoak. Larunbat honetarako, Argentinako Nortasun Eskubidearen aldeko Egun Nazionala jaialdia antolatu dute, "Amonak 45 urte, bilaketak aurrera darrai" lelopean.

Prestatu dituzten kontzertu eta kultur jarduerez gain, egun osoan zehar euren jatorriari buruzko zalantzak dituzten edo diktaduran desagertutako pertsonen balizko seme-alabei buruzko informazioa eman nahi duten pertsonak artatuko dituzte. 1975-1983 urteen artean jaio eta bere nortasunari buruzko zalantzak dituen orori erakundera hurbiltzeko deia egiten dute.

Europan orain arteko hegazti gripe epidemiarik handiena atzeman da

2.467 agerraldi izan dira etxeko hegaztietan, eta 47,7 milioi hegazti hil behar izan dituzte kaltetutako establezimenduetan. Bestalde, itxian hazitako 187 hegazti kutsatu atzeman dituzte eta 3.573 hegazti basati. Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak eta Europar Batasuneko erreferentziazko laborategiak berriki emandako datuak dira horiek.

Irango emakumeekin elkartasunez, kameraren aurrean ilea moztu

Irango emakumeekin elkartasunez, kameraren aurrean ilea moztu dute hainbat aurpegi ezagunek, tartean, Juliette Binoche, Marion Cotillard eta Charlotte Gainsboirg, besteak beste. Irango emakumeen iraultzak 19 eguneko borroka du bere eskubideen alde. Eta, Frantzian, bere aktore internazionalenek, elkartasuna adierazi diete, kameraren aurrean ilea moztuz.

Nord Stream gasbideko ihesetako batean ez dago arrastorik; bigarrenean emaria handitu egin da

Aurreko astean lau gas ihes atzeman zituzten Errusia eta Alemania lotzen dituzten Nord Stream gasbideetan. Bi zulo Danimarkako eremuan daude, eta beste bi Suediakoan, nazioarteko uretan. Bada, astebetera, Suediako itsas guardiak ohartarazi du Nord Stream 1 gasbidean izandako bi ihesetako batean arrastorik ez dela jada. Aldiz, bigarren ihesak emaria handitu du, Bornholm uhartetik gertu.

Nord Stream 2 gasbidean atzemandako gas-ihesen ondorioz, hondamendi ekologiko handia aurrean

Astebetean lau gas ihes atzeman dira Errusia eta Alemania lotzen dituen Nord Stream 2 gasbidean. Gertatutakoa ikertzen ari dira, baina lehen hipotesien arabera, sabotaje batean datza. Ondorioz, 300.000 tona metano inguru isurtzen ari dira eta honek eragin larria izan dezake ingurumenean ere, batez ere atmosferan.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image