
Mundua
All Stories
Israeli eta oposizioko talde bati egozten dio Iranek zientzialari nuklear baten hilketa. Hasiera batean erasoa ibilgailu batean zihoazen bost gizon armatuk egin zutela zabaldu zen arren, orduek aurrera egin ahala nabarmen aldatu da gertatutakoari buruzko bertsio ofiziala. Azken bertsioaren arabera modu telematikoan kontrolatutako metraileta batekin hil zuten Moshen Fajrizadeh. Erasoa AEBetan gobernu aldaketa gauzatu baino gutxi lehenago iritsi da. Iranek erasoari erantzuten badio zaildu egingo da Washingtoneko administrazio berriarekin izan dezakeen harremana, eta hortik erantzuna atzeratzeko nahia.
Hilabete eskas geratzen da Erresuma Batua Europako Batasunetik irten dadin, eta behin betiko akordioa itxi ezinda jarraitzen dute oraindik Londresek eta Bruselak. Asteburu honetan Londresen bertan izan da Michel Barnier, Europar Batasunaren negoziazio taldeko burua, baina ez dirudi bi Brexitaren osterako merkataritza akordioa duela astebete baino gertuago dagoenik.
Gutxienez 600 zibil hil dira Etiopiako Tigray eskualdean egindako sarraski batean. Etiopiako Giza Eskubideen Batzordeak salatu duenez joan den azaroaren 9an egin zuen sarraskia Tigrayko Askapenerako Herri Fronteak Maikadra herrian, Tigray mendebaldean.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa Mohamed Bin salman Saudi Arabiako printze oinordekoarekin bildu da asteburuan Saudi Arabiako Neom hirian. Bidaia sekretupekoa izan den arren Israelgo hedabideek eman dute bidaiaren berri. Kan irratiak "Saudi Arabiarekin harremanak normalizatzeko kontaktuen testuinguruan" kokatu du bidaia. Hala, dagoeneko Arabiar Emirerri Batuek eta Bahreinek hartutako bide bera hartuko luke Ryadek ere.
Armenian, Karabakh garaiko bake akordioak eragindako krisitik ateratzeko helburua duen bide orri bat aurkeztu du Nikol Pashinian lehen ministroak. 44 egun iraun duen gerrak milaka hildako eta zauritu eragin ditu, eta orain arte armeniarrek kontrolatzen zituzten hainbat zonalde Azerbaijanen esku geratu dira. Akordioa traizio modura ikusten dute askok Armenian. Oposizioak bere dimisioa eskatu du bake-akordioa publiko egin zenetik.
Marokoren zazpi baseri eraso dietela iragarri du Frente Polisarioak. Marokok ez du ofizialki gaiari buruzko ezer esan, baina EFE agentziaren arabera gobernu-iturriek ukatu egin dute erasoren bat egon denik.
- Milaka errefuxiatu irten dira Etiopiako Tigray eskualdetik
- Macronek Alemaniaren eta Bruselaren babesa lortu du Schengen eremua eraldatzeko
- Covid-19ari aurre egitea izango da Bidenen lehen erronka
- Artizarrean bizia egon litekeela dio ikerketa batek fosfanoa izeneko gasa aurkitu ondoren
- Bake ituna sinatu dute Armenia eta Azerbaijanek
- Rabeb Ridene, Tunisian jaioa (bigarren zatia)