Image

Mundua

All Stories

Twitterreko ehunka langilek dimisioa eman dute Musken ultimatumaren ondoren

Bi aste baino ez dira igaro Muskek Twitter erosi eta haren kontrola hartu zuenetik. Hartaz geroztik, lantaldearen erdia kaleratu du, eta, gelditzen zirenei lan baldintzak asko gogortuko zizkiela iradoki zuen, horregatik, iraganen ostegunean ehunka langilek dimisioa eman zuten.

Joaten zirenei hiru hilabeteko soldata hitzeman zien kaleratzeen kalte ordain gisa. Ostegunean, hainbatek eman zuten bere irteeraren berri Twitterren, eta sare sozialetan beren curriculumak jarri zituzten lana bilatzeko. Langileekin izaten ari den arazoen eraginez, Muskek pasa den asteburuan bulegoak ixtea erabaki zuen.

Qatarreko Munduko Txapelketa: lan esplotazioa, gehiegikeriak eta hildakoak

Nazioarteko gizonezkoen futbol txapelketa nagusia azaroaren 20tik abenduaren 18ra bitartean izango da Qatarren. Milaka langile estadioak eta gainerako azpiegiturak altxatzeaz arduratu dira, denbora errekorrean, lan-baldintza oso txarretan, gehiegikeriak jasanez eta esplotazioaren biktima.

Erakunde humanitario eta sindikal ugarik salatu dituzte hamabi urte hauetan Qatarreko langileen lan-baldintzak. Euskal Herrian ere hainbat izan dira protestara atera direnak. Qatarren ez dira giza eskubideak errespetatzen, LGBTI kolektiboa jazarria da, emakumeak gutxietsiak eta prentsa-askatasuna ere gaitzesten da. Hala ere, FIFAk nahiago du ezikusiarena egin, eta ekonomiari begira jarri.

NATOk Ukrainako defentsei egotzi die Polonian lehertutako misila jaurti izana

NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearen eremuan erori zen misila, eta bi pertsona hil zituen.

Jens Stoltenberg Mendebaldeko aliantza militarreko idazkari nagusiak nabarmendu du Ukrainako aireko indarrek misilak jaurti zituztela "Errusiako misil bat erorarazteko". Gertatutakoaren erantzukizuna Kremlini egotzi dio NATOko idazkari nagusiak.

Poloniako presidente Andrzej Dudak ere misila ziurrenik Ukrainak jaurti zuela adierazi du. Hala ere, gaineratu du, ezerk ez duela adierazten Poloniaren aurka nahita egindako erasoa izan zenik. Hala, NATOren IV. artikulua indarrean sartzea ez dela beharrezkoa izango baieztatu dute.

Zelenskik leherketa gertatu den eremuan «kerketa bateratua egiteko eskatu du.

G20koen taldea osatzen duten herrialdeak Balira iritsi dira auzi ekonomikoek markatutako goi bilera egiteko

G20koen taldea osatzen duten herrialdeek urteroko goi bilera egingo dute Balin astearte eta asteazken honetan. Vladimir Putin Errusiako presidenteak, aldiz, ez du hitzorduan parte hartuko.

Auzi ekonomikoek taldearen elkarrizketen zati handi bat bereganatuko dute; hala nola bizitzaren kostuak, zorraren krisiak, eta Ukrainako gerrak eta COVID-19ak eragindako pandemiaren atzeratutako eraginek elikagaien zein energiaren prezioan bultzatutako gorakadak.

Munduko herrialde industrializatuenek osatzen dute G20koen taldea: Alemaniak, Argentinak, Australiak, Brasilek, Kanadak, Txinak, Hego Koreak, AEBek, Frantziak, Indiak, Indonesiak, Italiak, Japoniak, Mexikok, Errusiak, Erresuma Batuak, Hegoafrikak, Saudi Arabiak eta Turkiak; EB Europako Batasuna bera ere taldeko kide da.

Mark Zuckerbergek 11.000 langile kanporatuko dituela iragarri du

Mark Zuckerberg konpainiako buruak langileen %13 kaleratuko dituela iragarri du ohar baten bidez. Besteak beste, Facebook, Instagram eta Whatsapp plataformen jabea da Meta, eta 87.000 langile ditu orain, baina horietako 11.000 kanporatuko ditu.

Gainera, zehaztu du 2023ko lehen hiruhilekoan ez duela kontratazio berririk egingo. Lan gabe geratuko direnek mezu elektronikoa jasoko dute euren kaleratzearen nondik norakoekin. Horren hitzetan, pandemiaren eraginez, merkataritza elektronikoak gora egin zuen nabarmen eta hazkuntzan oinarrituta langile asko kontratatu zituen konpainiak.

Baina esan du “makroekonomia okertuta” diru sarrerak espero baino askoz txikiagoak izan direla. Hori horrela, kostuak gutxitu eta unitate batzuk lehenesteko hautua egingo du konpainiak.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image