Image

Mundua

All Stories

Lehen aldiz energia irabazi garbia sortzeko gai den fusio-erreakzioa sortzea lortu dutela baieztatu du AEBk

AEBetako Energia departamentuak adierazi du hamarkadak behar izan ditu iragarpenak, lehen aldiz energia irabazi garbia sortzeko gai den fusio-erreakzioa sortzea lortu dutela baieztatu du AEBk . Orain arte inork ez du lortu fusioa eragiteko gastaturiko energia baino gehiago ateratzea erreakziotik. Abenduaren 5ean, Kalifornian egoitza duen Lawrence Livermore laborategi nazionalak egin zuen lorpena.

Energia irabazi garbia sortzeko gai den fusio-erreakzioa sortzea lortu dute AEBn

AEBko Energia Departamentuak iragarri duenez, lehen aldiz, "energia irabazi garbia sortzeko gai den fusio-erreakzioa sortzea lortu dute, eta horrek energia ekoizpen mugagabea, merkea eta garbia eragin dezake".

Fusioaren ikerketaren helburua eguzkiak energia sortzeko erabiltzen duenaren antzeko erreakzio nuklearra errepikatzea da.

Indonesiak ezkontzatik kanpoko sexua zigortzen duen erreforma penala onartu du

Indonesiako Parlamentuak kode penalaren erreforma onartu du astearte honetan. Ezkontzatik kanpoko sexu harremanak izatea, apostasia, agintariak iraintzea eta aurrez abisurik gabe protesta egitea, espetxearekin zigortuko ditu Indonesiak.

Lege aldaketak protesta ugari eragin ditu munduan, gizarte zibileko elkarte ugarik neurri “antidemokratikoa” dela salatu dute. Erreforma gauzatzeko lehen saiakera egin zuten 2019an, eta sortu ziren protestek neurria alboratzera behartu zuen gobernua.

Parlamentuak erreformari bide eman dion arren, ez da indarrean sartuko oraindik. Aldaketak hiru urteko epea aurreikusi du araudia garatu eta hura ezartzeko.

Moralaren Polizia desegin du Irango Gobernuak

Mahsa Aminiren heriotzaren erantzule den polizia desegin du Irango Gobernuak. 400 pertsona baino gehiago hil dira azken hilabeteetan Aminiren hilketak piztutako protestetan, eta beste 2.000 inguru daude auzipetuta.

Mohamad Iafar Montazeri fiskalak zehaztu du Polizia horrek ez duela "loturarik Botere Judizialarekin". Datozen hiru egunetan manifestazioak eta grebak egitera deitu du oposizioak.

Ekintzaile klimatikoek kontzertu bat eten dute Hamburgoko Elbphilharmonie aretoan

Last Generation ingurumen-ekintzaileen taldeko kideak orkestra bateko zuzendariaren atrilari itsatsi dira. Hamburgoko Elbphilharmonie kontzertu-aretoan izan da, gauean musika klasikoko kontzertu bat eman aurretik.

"Beethovenen biolinerako kontzertu bakarra dagoen bezala, planeta hau baino ez dugu, eta horren mugak gutxietsi egiten ditugu, klimarekin lotutako hondamendiak gero eta sarriago eta hilgarriagoak baitira", dio ekintzaile batek erakundeak zabaldutako bideoan. Berebat, adierazi dute Hanburgoko portuan dagoen eraikin enblematikoa arriskuan egongo litzatekeela uren mailak gora egiten jarraitzen badu. Geroago, orkestra-zuzendariaren tribunako barandatik askatu eta atxilotu egin zituzten.

Autodeterminazio eskubidearen arautzea aldarrikatu du Gure Eskuk, Eskoziako kasuari begira

Gorte Gorenak aho batez ebatzi du Eskoziako Parlamentuak ez duela erreferendum berri bat antolatzeko legeak egiteko ahalmenik. Gainera, defendatu du, kontsulta-izaera izan arren, "ondorio politiko garrantzitsuak" izango lituzkeela, eta gai erreserbatu bati eragiten diotela.

Josu Etxaburu Gure Eskuren bozeramaileak balorazio bat egin du asteazkenean Bilbon. “Ziurtasun osoa dugu eskoziarrek bigarren erreferenduma egin egingo dutela. Ziur gauden moduan euskal herritarrok ere hori egingo dugula” adierazi du.

Ebazpenaren ostean, bi hausnarketa plazaratu ditu Etxaburuk. Alde batetik, autodeterminazio eskubideari buruzko auzia Europa mailan jokatu behar dela eta Europak baduela zer esana.

Erresuma Batuko Gorte Gorenak ukatu egin du Eskoziak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea

Gorte Gorenak aho batez ebatzi du Eskoziako Parlamentuak ez duela erreferendum berri bat antolatzeko legeak egiteko ahalmenik. Gainera, defendatu du, kontsulta-izaera izan arren, "ondorio politiko garrantzitsuak" izango lituzkeela, eta gai erreserbatu bati eragiten diotela.

Josu Etxaburu Gure Eskuren bozeramaileak gertatutakoaren balorazioa egin du: "Ziurtasun osoa dugu eskoziarrek bigarren erreferenduma egin egingo dutela. Ziur gauden moduan euskal herritarrok ere hori egingo dugula". Ebazpenaren ostean, bi hausnarketa plazaratu ditu Etxaburuk. Alde batetik, autodeterminazio eskubideari buruzko auzia Europa mailan jokatu behar dela eta Europak baduela zer esana.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image