Image

Mundua

All Stories

Alemaniako Poliziak Greta Thunberg indarrez atera du herrixka bat eraistearen aurkako protesta batetik

Alemaniako Poliziak Greta Thunberg ekintzaile suediarra atera du Lützerath herriaren inguruan ingurumen-ekintzaileen taldeak blokeatzeko ekintza batetik. Thunberg Lützerathetik 9 bat kilometrora dagoen ikatz-meategi batean protestan ari zela atxilotu zuten. Bertan, manifestari talde batekin eseri zen meategitik gertu.

Espainiako Gobernuak errekerimendu ofiziala egin dio Gaztela eta Leongo Gobernuari abortuak saihesteko araurik ez onartzeko

Gaztela eta Leongo presidenteorde Juan Garcia-Gallardok, Voxekoak, iragarri zituen aldaketa horiek. Moncloak, haurdunaldia borondatez eteteko araudia zehatz-mehatz errespetatu ezean, tresna legal guztiak erabiliko dituela adierazi du.

Izan ere, aldaketa horien ondorioz, ginekologoek zuzenean osasun mentalera bideratuko lituzkete haurdunaldia eteteko asmoa duten emakume haurdunak, seigarren eta bederatzigarren asteen artean fetuaren taupadak entzuteko aukera egongo litzateke, eta haurdunaldiaren azken etapan egiten diren 4D ekografiak zerbitzu-zorroan sartuko lirateke.

Auzitegi Goreneko magistratuak sedizio delitua erretiratu dio Carles Puigdemonti

Sedizio delitua indargabetzen eta dirua bidegabe erabiltzeko delitua murrizten duen erreforma indarrean sartu ostean jakinarazi du Auzitegi Gorenak. Halaber, sedizio delituagatik Carles Puigdemont, Toni Comin eta Lluis Puig atxilotzeko indarrean zegoen euroagindua bertan behera utzi du. Halere, Pablo Llarenak Puigdemont funts publikoak bidegabe erabiltzeagatik eta desobedientziagatik auzipetzeko asmoa berretsi du.

Marta Rovira ERCko idazkari nagusiaren eta Clara Ponsati kontseilari ohiaren kasuan, berriz, desobedientzia delituagatik auzipetu ditu orain epaileak.

1.200 pertsona atxilotu dituzte gutxienez, 'kanpamentu bolsonarista' desegiteko operazioan

Brasilgo Auzitegi Gorenak Jair Bolsonaro presidente ohiaren ehunka jarraitzaileren kanpalekua husteko agindua eman dio herrialdeko Armadari astelehen honetan. Poliziak ordubeteko epea eman die manifestariei duela bi hilabete eratutako kanpamentutik erretiratzeko. CNN Brasilgo telebista kateak Poliziako iturriak aipatuz jakinarazi duenez, gutxienez 1.200 lagun atxilotu dituzte kanpamentua desegiteko operazioan.

Espainiako Senatuak onartu egin du sedizioa indargabetzen eta dirua bidegabe erabiltzeko zigorrak murrizten dituen legea

Espainiako Senatuak behin betiko onartu du PSOEk eta UP Unidas Podemosek bultzatutako lege proposamena. Goi ganberak ez ditu bozkatu Konstituzionalak baliogabetutako bi zuzenketak.

Zigor Kodearen erreforma aurrera atera da Senatuan, PSOEren, ERC Esquerra Catalunya, EH Bilduren, EAJren eta Mes per Mallorcaren gehiengoarekin. PP, Vox, Ciudadanos, UPN, Junts, PRC, Coalición Canaria, Teruel Existe, PAR eta bi parlamentari independenteen ezezkoaren aurrean. Bestalde, Más Madrid, Geroa Bai eta Compromíseko senatariek abstenitzea erabaki dute.

Sedizio-delitua desagerraraziko du, eta desordena publiko larriagotuko delitu bilakatuko du. Bestetik, irabazi-asmorik gabeko dirua bidegabe erabiltzeagatik gehieneko zigorra 4 urtera jaitsiko da.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image