
Mundua
All Stories
Turkia eta Siria astindu dituzten lurrikarek gutxienez 4.300 hildako utzi dituzte, herrialde horietako agintariek zabaldutako azken datuen arabera. Ankarak laguntza eskaera egin dio nazioarteari, eta goizean goizetik hasi dira hainbat herrialde laguntza eskaintzen. EB Europako Batasunak, zehazki, Frantzia, Grezia, Kroazia, Bulgaria, Txekia, Herbehereak, Polonia eta Errumaniako erreskate taldeak mobilizatu ditu.
Euskal Herritik ere joango dira laguntzera. Espainiako beste suhiltzaile boluntario batzuekin batera, Gasteizko bost suhiltzaile joango dira lanera, Accion Norte GKEarekin. Gainera, Europar Batasunaren Copernicus satelite sistema ere aktibatu dute, mapen bitartez egoeraren premiazko azterketa egiteko.
Jean-Jaurès Fundaziorako Ifop-ek egindako inkesta baten arabera, Frantziako herritarren % 83 abortua Konstituzioan sartzearen alde daude. Gainera, eskaera hori zuen kanpaina batek 165.000 sinadura baino gehiago bildu zituen.
Senatariek onartutako testuak Frantziako Konstituzioko 34. artikulua osatuko luke. Hau da onartu zuzenketa: “Legediak ipintzen dituen baldintzetan emazteak haurdunaldia amaitzeko askatasuna du”.
Aldeko hemeretzi boto jaso ditu dokumentuak: PSOE, Unidas Podemos, EAJ eta ERCrenak. Kontrakoak, berriz, hapazazpi: EH Bildu, PP, Vox, Ciudadanos eta Juntsenak. EH Bilduk berretsi du “ezezkoari” eutsiko diola.
Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi duenez, batasuneko estatu kide batek ezin dio uko egin beste kide baten euroagindu bati, frogatu ezean azken horrek sistematikoki urratzen dituela eskubideak.
Alemaniak Leopard 2 tankeak Ukrainara bidaliko dituela iragarri du eta AEBek Abrams tankeak. Errusiak AEBetan duen enbaxadore Anatoli Antonovek adierazi du AEBen "probokazio nabarmena" dela. Mendebaldearen plana porrotera bideratuta dagoela ziurtatu du Errusiak. Espainiak ere bat egingo du Ukrainara borroka-orgak bidaltzeko Europako planarekin.
EH Bildu eta ERC Ukrainara tankeak bidaltzearen aurka agertu dira, gatazka konpontzeko bide diplomatikoak eta elkarrizketa erabili behar direla uste dute. Elkarrekin Podemosek esan du "gerrako eskaladan soilik lagunduko lukeela. Bestalde, EAJ "guztiz bat dator" tankeak bidaltzearekin.
Epaileak ondorioztatzen du “lehenik eta behin negoziazioa eta aginpidea” erabili behar direla indarra erabili aurretik. Instrukzio-epailearen ustez, poliziek torturak eta osotasun moralaren aurkako delituak egin ahal izan zituzten.
Autoan, instrukzio-epaileak Espainiako Poliziako agente batzuen jarduera “neurriz kanpokoa” dela dio. Borra kolpeak ere deskribatzen ditu, ukabilkadak hautesleen buruan eta aurpegian, eta bozketa-zentroetan biltzen zen adineko jendearen aurkako erasoak.
Pedro Sanchez eta Emmanuel Macron Bartzelonan batzartu dira, bi herrialdeen arteko Adiskidetasun Tratatua sinatzeko. Batzar horren aurkako protestan ari dira goizetik milaka independentista, “Hemen ez da ezer amaitu!” lelopean.
Independentismoaren “oinarrizko eskubideen urraketa sistematikoan” bi estatu horiek duten jarrera salatzen dute. Mobilizazioan izan dira, besteak beste, Junts Per Catalunyako buru Laura Borras eta ERC Esquerra Republicanako presidente Oriol Junqueras. Junqueras, bilerara joan da, eta protestan txistu egin diote.
- Alemaniako Poliziak Greta Thunberg indarrez atera du herrixka bat eraistearen aurkako protesta batetik
- Poliziak Lutzerathen gotortutako ekintzaile guztiak kanporatu ditu
- Espainiako Gobernuak errekerimendu ofiziala egin dio Gaztela eta Leongo Gobernuari abortuak saihesteko araurik ez onartzeko
- Polizia, lokatzetan
- Auzitegi Goreneko magistratuak sedizio delitua erretiratu dio Carles Puigdemonti
- 1.200 pertsona atxilotu dituzte gutxienez, 'kanpamentu bolsonarista' desegiteko operazioan