Gipuzkoako Foru Aldundiak 'Kultura Eskola Bonua' jarri du martxan gazteek arte eszenikoak eta museoa bisita ditzaten

Kultura Eskola Bonua sortu du Gipuzkoako Foru Aldundiak eta horrekin sektorea suspertu eta gazteen interesa piztu nahi da. Kultura departamenduak jarri du martxan bonua eta helburutzat du Gipuzkoako gazteek arte eszenikoak eta museoak bisita ditzaten. Aste honetan 33.000 deskontu banatuko dizkie 16 eta 17 urte bitarteko ikasleei.