Kultura

All Stories

Oiartzungo ondare aberatsa biltzen duen webgunea osatu du Udalak

Urte asko igaro dira Oiartzun ondarearen inguruko lanketa egiten hasi zenetik. Betidanik izan dute sentsibilitate berezia herriko gai ezberdinak ikertzeko, jasotzeko eta biltzeko. Besteak beste, bertako ohiturak, kultura, hizkuntza, musikagintza, bertsogintza eta herritarren testigantzak. Hori dela eta, Oiartzungo Ondarea jasotzen duen webgune bat sortu berri dute.

10. urteurrena ospatu du Etxepare euskal institutuak

Duela 10 urte abiatu zuen Etxepare euskal insitutuak bere ibilbidea eta iragan astean bide horretan egindako lana ekarri zuten gogora institutaren egoitza den Tabakaleran. 2010ean hasi zuen bidea instituzioak nazioartean euskara zein euskal kultura sustatu eta ezagutzera emateko helburuarekin

"El hoyo" eta "La trinchera infinita" Europan saridun

Arrakasta pilatzen jarraitzen dute joan den urteko euskal zinemako bi ekoizpen handiek, “El Hoyo” eta “La Trinchera infinita” filmek, alegia. Oraingoan Europako Zinema Akademiak banatzen dituen bikaintasun sarietan jaso dute aintzatespena. Galder Gaztelurrutia Bilbotarraren “El Hoyo” efektu berezi bisualean sailean nagusitu da eta makillaje eta ile-apainketa alorrean “La trinchera infinita”, Aitor Arregi, Hon Garaño eta Jose Mari Goenaga irukotearena.

Milaka taupada bildu ditu Durangok aurten ere

Espero baino hobea. Hala definitu liteke 55. Durangoko Azoka salmentei dagokienez behintzat. Ohiko jende pilaketak ezinezkoa ziren urte honetan online denda martxan jarri zuenean Gerediaga elkarteak ezin zuen espero azokak iraun duen bost egunetan jasotako eskaera uholdea. 7.800 erosketetan ia 28.000 produktu eskuratu dituzte euskal kulturzaleek etxetik atera gabe antolatzaileen aurreikuspenak gaindituta.

Ez galdu Miru sorginaren abenturak aurtengo Durangoko Azokan

Miruk, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik kontatuko dizkigu ipuin dibertigarri eta abenturazaleak 8 ipuinez osatutako DVDan. Horrekin batera, Miruk bere ikuskizunetan eskaintzen dizkigun abestiak disko batean bildu ditu.

Eskuratu Miruren bideo-ipuin edota abesti sorta Durangoko Azokan.

Kandinsky-ren ibilbidea islatzen duen erakusketa jarri du ikusgai Bilboko Guggenheim museoak

Solomon R. Guggenheim enpresaria, izen bereko New York-eko Fundazioaren sortzaileak, harreman estua izan zuen Kandiskyrekin eta bere obrarekin. 1930ean ezagutu zuten elkar Bauhauss eskolan eta ordurako bildumagileak bazuen artistaren zenbait obra bere esku. Bere Fundazioak artista errusiarraren 150 obra inguru elkartu ditu orain arte. Horietatik 62 jarri ditu ikusgai Bilboko galeriak orain, Megan Fontanella New Yorkeko Guggenheim museoko arte arduradunak komisariatu duen erakusketan.

Bideojokoen euskal komunitatea biltzeko eta industria hura euskalduntzeko Jokoteknia jardunaldia ospatu da asteburuan

Bideojokoen euskal komunitatea biltzeko eta industria hura euskalduntzeko erronkaz aritzeko helburu duen Jokoteknia jardunaldia ospatu da asteburuan. Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak antolatzen dute eta hirugarren edizioa izan da aurtengoa. Ekitaldi guztiak bezala, honek ere koronabirusari egin behar izan dio aurre eta jardunaldia streaming bidez baino ezin izan da jarraitu.
hamaika telebista

Image