Image

Kultura

All Stories

BIA Urban Regeneration Forumaren V. edizioa aurkeztu dute Bilbon

Datorren azaroan Bia, Urban Regeneration Forumaren V. edizioa egingo da. Aurtengo edizioa ere “Territorios 2030 Lurraldeak” izenburu orokorrari eutsiko dio, eta oinarri izango du NBEren 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako 10. Helburua eta Euskadi-Basque Country 2030 Agendarena: hain zuzen ere, “Desberdintasuanren erronka” izena du edizioak, eta lurraldeen barneko eta lurraldeen arteko desberdintasunak murrizteari buruz jardungo du.

Eztabaida-ildoek bi erronka izango dituzte ardatz. Batetik, berroneratu beharreko hiri-inguruneen maila handiko erronkak, eta bestetik,
landa-arloaren, despopulazioaren eta lurralde-kohesioaren erronka.

BIA Urban Regeneration Forumek bi motatako jarduerak biltzen ditu: batetik, BIA Biltzarra, azaroaren 9, 10 eta 11n ospatuko dela, eta, bestetik, BIA Herritarrentzako Jarduerak, 2022ko azken hiruhilekoan eta 2023ko lehen hiruhilekoan egingo direnak.

Herritarrei zuzendutako jarduerak azaroaren 1ean hasiko dira, 6 film izango dituen arkitektura-zinemaren erakusketarekin. Azaroaren 1ean, 2an eta 3an erakutsiko dira Bizkaia Aretoan.

Usurbilen ospatuko da Booktegi jaialdia, larunbatean

Euskarazko literatura sarean hedatzeko proiektuak, bosgarren urteurrena ospatuko du: literatura, musika, arte ederrak, solasaldiak eta antzerkia batuko ditu. Anariren Habiak emanaldia, Iraia Eliasen eta Hatxeren azken aurreko manifestua eta Uxue Alberdiren eta Amoranteren Meza Nagusia ikuskizunak ere izango dira doako sarrerak aurrez hartuta.

Setemek Balioen Gurpila aurkeztu du, kontzientzia solidarioa bultzatzeko helburua duen proiektua

Setem, gobernuz kanpoko erakundeak, Balioen Gurpila proiektua aurkeztu du gaur Geltokin, Iruñean urte osoan zehar egingo diren ekimenen multzoa, Nafarroako gizartearen elkartasun potentzial guztia ateratzea helburu duena.

Bakarrizketak, azokak, tailerrak, kaleko ekitaldiak eta txangoak antolatu dira. Ekitaldi hauetan parte hartzen duten pertsonek Latinoamerikara bidaiatu ahal izango dute eta Setemek Argentinan eta Perun kolaboratzen duen lankidetza proiekturen bat ezagutu ahal izango dute.

Proiektu honek Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren babesa du, eta horiei esker, jarduera gehienak doakoak dira. Jose Luis Mariñelarenak, proiektuaren koordinatzaileak, programazioa aurkeztu du; proiektua, azaroaren 10ean, osteguna, Maider Lazkano umorista nafarraren bakarrizketa batekin hasiko da.

'Irati' filmak bi sari irabazi ditu Sitgesko jaialdian

Kataluniako Zinema Fantastikoaren Jaialdian, Sitgesen estreinatu dute aurrenekoz 'Irati' filma. Orain arte, oso harrera ona izaten ari da filma. Paul Urkijo zuzendariaren lanak bi sari irabazi ditu, Publikoaren Sari Nagusia eta Efektu Berezien Saria.

Zinema aretoetan otsailaren 24tik aurrera ikusi ahalko da 'Irati'.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image